Iragarki-taula
2. lauhilekoaren matrikula epea zabalik da dagoeneko. Data eta ordu hauetan egin daiteke:
Urtarrilaren 19-22 astean, arratsaldez, 15:00-20:00 tartean.
Urtarrilaren 26-30 astean, goizez, 10:00-13:00 tartean.
CEPA UROLAKOSTA HHIko ikastetxe hauetako batean egin daiteke: Azkoitia, Azpeitia, Zarautz edo Zumaia.
Klaseak otsailaren 2an hasiko dira, ohiko ordutegian.
CEPA Albisteak eta Agenda
Gure lehen podcasta
Asteartean, abenduak 16an, GIII-ko ikasleok klase ezberdin bat egiteko zortea izan genuen. Dinamoa sormen gunea eta bertako kultur eskaintza ezagutu genituen. Gainera, gure lehenengo podcast-ak sortu genituen, haien egiturari, formatuei, rolei eta grabazio-ekipoaren...
Zientzia kalean
Gure Azkoitiko taldeek bertako udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako ekimenean parte hartu zuten pasa zen azaroaren 18an. Ekimen honekin, gure ikasleek herri mailan duten parte hartzea areagotzeaz gain, zientziaren...
Iñurritza – Mollarri
Azaroaren 27an Zarauzko eta Azpeitiako GIII taldeko ikasleekin irteera polit bat egin genuen. Zarautzen elkartu ginen eta bertan Iñurritzako biotopo babestua bisitatu genuen. Bertan ekosistemei buruz, eta bereziki dunei eta estuarioari buruz, gehiago ikasi genuen....
CEPA Urola Kostako Helduen Hezkuntza Zentroa
Ongi etorri Urola Kosta HHIra!
Urola Kosta zentro publikoa da, doakoa eta Eusko Jaurlaritzaren menpekoa. Kalitatezko irakaskuntza osoa eskaintzen diegu 18 urtetik gorako ikasleei.
Urola Kosta HHIn 4 zentro ditugu: Zarautzen (nagusia), Azkoitian, Azpeitian eta Zumaian.
Oinarrizko mailatik Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu arteko prestakuntza eskaintzen dugu.
Beste ikastaro batzuetan ere parte hartu ahal izango duzu, hala nola euskara, gaztelania, ingelesa edo gaitasun digitala oinarrizko mailan.
Arreta pertsonalizatua izango duzu, zure ikasketak arrakastaz gainditzen lagunduko dizuna






