Apirilaren 30ean genuen zita Bilborekin eta Bilbok eguraldi ederrarekin hartu gintuen.
San Mames paretik pasa eta ezin uko egin 26. atea igaro eta bertan den kafetegitik zelai erraldoiaren ikuspegiari.
Euskalduna jauregia, Doña Casilda parkea eta Arte Ederren museotik Guggenheim pareko pasealekura daraman bidea oinez egin genuen. Zelai ederrean bazkaldu eta indarberrituta ekin genion Guggenheim museoan hartuta genuen bisita autogidatuari.
Patxadan entzun genituen museoa bera eta bertako hainbat obra gozatzeko prestatu zenituzten azalpenak. Eskerrik beroenak lan hori hartu zenutenoi!