Iragarki-taula
– 2026-2027 ikasturteko matrikula-epea zabalik izango da berriz irailaren 2tik 16ra. CEPA UROLAKOSTA HHIko edozein ikastetxetan eman ahal izango duzu izena- Azkoitia, Azpeitia, Zarautz edo Zumaia– ikasketeta hauetakoren batean:
- Hasierako ikaskuntzak
- DBH titulua
- Español
- Euskara
- Ingelesa
- Oinarrizko informatika
– Irakasleok Zarautzeko eskolan elkartuko gara irailaren 1ean goizeko 9:30ean.
CEPA Albisteak eta Agenda
Ekoetxea
Joan den astean, Azkoitiko eta Azpeitiko ikasleek Ekoetxea bisitatu genuen. Loiolara oinez joan ginen, euripean paseo polita eginez. Ekoetxean, uraren tailerra bisitatu genuen, eta bertan uraren ziklo natural eta artifizialaren azalpenak entzun genituen. Ondoren,...
Loiolara bisita
Ostegunean, azaroak 29an, II. graduko ikasleak Loiolako basilika ezagutzera joan ziren. Irteera horrekin amaitu zuten Urola Kosta hobeto ezagutzeko landu duten unitatea. Bisita horrek balio izan zien gertuko ondare historiko-kulturala ezagutzeko. Gainera, basilika...
Lehen sorospenak Zarautzen
Zarauzko zirkuluan DYAren eskutik “lehen sorospen” inguruko saio praktikoa izan dugu. Arnasbidearen buxadura kentzea (Heimlich) eta helduen bihotz-biriketako bizkortzea (desfibriladore erdi-automatikoaren erabilera barne) nola egiten diren ikasi dugu. Larrialdi...
CEPA Urola Kostako Helduen Hezkuntza Zentroa
Ongi etorri Urola Kosta HHIra!
Urola Kosta zentro publikoa da, doakoa eta Eusko Jaurlaritzaren menpekoa. Kalitatezko irakaskuntza osoa eskaintzen diegu 18 urtetik gorako ikasleei.
Urola Kosta HHIn 4 zentro ditugu: Zarautzen (nagusia), Azkoitian, Azpeitian eta Zumaian.
Oinarrizko mailatik Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu arteko prestakuntza eskaintzen dugu.
Beste ikastaro batzuetan ere parte hartu ahal izango duzu, hala nola euskara, gaztelania, ingelesa edo gaitasun digitala oinarrizko mailan.
Arreta pertsonalizatua izango duzu, zure ikasketak arrakastaz gainditzen lagunduko dizuna






