IKASKETA ARAUTUAK
Ikasketa Arautuak
Helduen Irakaskuntza Eskolan oinarrizko mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulu ofiziala lortu arte ikasteko aukera duzu.
Zure ikasketa-mailatik abiatuko gara beti, eta zure ikasketak egiaztatzen dituen titulu edo ziurtagiri ofizialen bat baduzu, ez duzu sarbide-probarik egin beharko.
Honela egituratzen da prestakuntza arautua:
I. Gradua
II. Gradua
Zientzia-teknologia, komunikazioa eta gizarte arloak lantzen ditugu. Maila honek lau modulu ditu eta ikasturte bakoitzean bi egin ahal izango dituzu: bata irailetik urtarrilera eta bestea otsailetik ekainera. 12 eskola-ordu dira, astelehenetik ostegunera.
III. Gradua

III. Graduko laugarren modulua gaindituta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulu ofiziala lortuko duzu.