943 130 013

Dinamotik podcast bat grabatzeko gonbidapena gustura onartu eta urriaren 29an sormen gunera hurbildu ginen GIII-ko azken moduluetako ikasleak.
Podcasta egiteko gaia Inguratzen gaituen IA izan zen. Aurretik, IAren eragina saihetsezina den hainbat arlori buruzko prentsa artikuluak irakurri genituen: sormena, lan-mundua, eskola, eta bizitza pertsonala. IAren inpaktua ingurumenean eta kontrolatu gabeko IAren arriskuak ere izan genituen hizpide.
Oso jarduera interesgarria izan zen eta erronka handia; kazetariak, adituak edo zientzia-komunikatzaileak ez izan arren, talde lanaz gozatu genuen eta grabazioaren alderdi teknikoei buruz ikasi ere bai. Eskerrik asko Dinamoari aukera hau emateagatik!