Ostegunean, azaroak 29an, II. graduko ikasleak Loiolako basilika ezagutzera joan ziren.
Irteera horrekin amaitu zuten Urola Kosta hobeto ezagutzeko landu duten unitatea. Bisita horrek balio izan zien gertuko ondare historiko-kulturala ezagutzeko.
Gainera, basilika bisitatu ondoren, denbora izan zuten inguruko zelaietatik paseatzeko eta paisaia disfrutatzeko.