Iragarki-taula
– Matrikula epea: irailaren 1etik 26ra bitartean.
– Sarrera frogak behar duen ikaslearentzat ikasketa arautuetan: irailaren 3an, 10:00etan Zarautz eta Azpeitiko zentroetan.
– Irakasleok irailaren 1ean bilduko gara 9:30ean Zarauzko zentroan.
CEPA Albisteak eta Agenda
Albaola
Ekainaren 4ean GIIIko ikasleak Pasaiako Albaola Itsas Faktoriara bisita gidatua egin genuen. Bertan euskal baleontzien inguruko museoa ikusi genuen lehenengo eta ondoren itsasontziak nola egiten dituzten ikusteko aukera izan genuen arotz tailerrean. Azkenik, XVI....
Karmelo Etxegaray
Karmelo Etxegaray ikastetxeko umeak gurean egon eta hilabete luzera, maiatzaren 27an, egin diegu bisita. Eskuzabal hartu gaituzte, jakinminez eta jolasteko gogoz. Guk, ordainetan, magia jokuak eta zientzia-esperimentuak eraman ditugu. Ez da falta izan bertako...
Loiolara bisita
Azpeitiko eta Azkoitiko ikasleek Loiola bisitatu genuen elkarrekin maiatzaren 29an. Jardinean hasi genuen txangoa, bertako eta kanpoko zuhaitzak bazeudela aipatuz. Ondoren, Basilikara igo ginen, eta elizaren babesa eta freskurapean bisita orokorra egin genuen. San...
CEPA Urola Kostako Helduen Hezkuntza Zentroa
Ongi etorri Urola Kosta HHIra!
Urola Kosta zentro publikoa da, doakoa eta Eusko Jaurlaritzaren mendekoa, kalitatezko irakaskuntza osoa eskaintzen duena 18 urtetik gorakoentzat.
Oinarrizko mailatik Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu arteko prestakuntza eskaintzen dugu.
Beste ikastaro batzuetan ere parte hartu ahal izango duzu, hala nola euskara, gaztelania, ingelesa edo gaitasun digitala.
Bestalde, egun bereziak ospatzen ditugu, baita aldarrikapen egunak, kultur egunak…
Arreta pertsonalizatua izango duzu, zure ikasketak arrakastaz gainditzen lagunduko dizuna.
Urola Kosta HHIk 4 zentro ditu Azkoitian, Azpeitian, Zumaian eta Zarautzen (nagusia).