Iragarki-taula
– 2026-2027 ikasturteko matrikula-epea zabalik izango da berriz irailaren 2tik 16ra. CEPA UROLAKOSTA HHIko edozein ikastetxetan eman ahal izango duzu izena- Azkoitia, Azpeitia, Zarautz edo Zumaia– ikasketeta hauetakoren batean:
- Hasierako ikaskuntzak
- DBH titulua
- Español
- Euskara
- Ingelesa
- Oinarrizko informatika
– Irakasleok Zarautzeko eskolan elkartuko gara irailaren 1ean goizeko 9:30ean.
CEPA Albisteak eta Agenda
Piezatik piezara, museoa mintzo
Martxoaren 19an, Zarauzko eta Azpeitiko III. graduko ikasleak Donostiako San Telmo museora joan ginen. Museoa ezagutzeko ezin aproposagoa den ZATOZ ZUGANA jarduera aukeratu genuen. Museoaren arkitektura anitzek eta gelaz gela ibilbidean zehar aztertu genituen piezek...
Azkoitiko Lanbide Heziketaren Azoka
Martxoaren 12an Azkoitiko Lanbide Heziketako Azoka bisitatu genuen Azpeitiko III Mailako (M3/4) ikasleekin. Ikasle hauek EPAn ikasketak amaitu ostean erdi mailako edo batxilergoko titulua egin ahal izango dute laster, beraz, oso interesgarria izan zen beraientzat...
Martxoak 8
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, M3/M4 taldeko ikasleek prestatutako aurkezpenaz gozatu ahal izan dugu gaur. Lan honetan egunaren zergatiaz gain historian zehar esparru desberdineko hainbat emakumeren ekarpenak ezagutu ditugu eta haienganako gure...
CEPA Urola Kostako Helduen Hezkuntza Zentroa
Ongi etorri Urola Kosta HHIra!
Urola Kosta zentro publikoa da, doakoa eta Eusko Jaurlaritzaren menpekoa. Kalitatezko irakaskuntza osoa eskaintzen diegu 18 urtetik gorako ikasleei.
Urola Kosta HHIn 4 zentro ditugu: Zarautzen (nagusia), Azkoitian, Azpeitian eta Zumaian.
Oinarrizko mailatik Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu arteko prestakuntza eskaintzen dugu.
Beste ikastaro batzuetan ere parte hartu ahal izango duzu, hala nola euskara, gaztelania, ingelesa edo gaitasun digitala oinarrizko mailan.
Arreta pertsonalizatua izango duzu, zure ikasketak arrakastaz gainditzen lagunduko dizuna






