Iragarki-taula
– 2026-2027 ikasturteko matrikula-epea zabalik izango da berriz irailaren 2tik 16ra. CEPA UROLAKOSTA HHIko edozein ikastetxetan eman ahal izango duzu izena- Azkoitia, Azpeitia, Zarautz edo Zumaia– ikasketeta hauetakoren batean:
- Hasierako ikaskuntzak
- DBH titulua
- Español
- Euskara
- Ingelesa
- Oinarrizko informatika
– Irakasleok Zarautzeko eskolan elkartuko gara irailaren 1ean goizeko 9:30ean.
CEPA Albisteak eta Agenda
Arrazakeriaren aurkako aliantzak sortzen sentsibilizazioaren bidez
Urola Kosta HHIko irakasleok SOS arrazakeria elkartearen eskutik formazioa jaso dugu etorkin askok izan ohi dituzten arazoak ezagutzeko.Asko dira eta era askotakoak. Gai administratiboak: padroia, osasun txartelak, etxebizitza eta bestelakoak ere: familia, lana,...
Arrazakeriaren aurkako aliantzak sortuz
Urola Kosta HHIko irakasleok SOS arrazakeria elkartearen eskutik formazioa jaso dugu etorkin askok izan ohi dituzten arazoak ezagutzeko : gai administratiboak ( padroia, osasun txartelak, etxebizitza…) eta bestelakoak ( familia, lana, aisialdia…)....
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?
Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin dugu aurten ere Urola Kosta HHIko ikasle zein irakasleok. Ekintza xumea bezain polita eta sentikorra izan da. Ea lortzen dugun euskara urteko 365 egunetan gurean presente egotea.
CEPA Urola Kostako Helduen Hezkuntza Zentroa
Ongi etorri Urola Kosta HHIra!
Urola Kosta zentro publikoa da, doakoa eta Eusko Jaurlaritzaren menpekoa. Kalitatezko irakaskuntza osoa eskaintzen diegu 18 urtetik gorako ikasleei.
Urola Kosta HHIn 4 zentro ditugu: Zarautzen (nagusia), Azkoitian, Azpeitian eta Zumaian.
Oinarrizko mailatik Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu arteko prestakuntza eskaintzen dugu.
Beste ikastaro batzuetan ere parte hartu ahal izango duzu, hala nola euskara, gaztelania, ingelesa edo gaitasun digitala oinarrizko mailan.
Arreta pertsonalizatua izango duzu, zure ikasketak arrakastaz gainditzen lagunduko dizuna





