Iragarki-taula
2. lauhilekoaren matrikula epea zabalik da dagoeneko. Data eta ordu hauetan egin daiteke:
Urtarrilaren 19-22 astean, arratsaldez, 15:00-20:00 tartean.
Urtarrilaren 26-30 astean, goizez, 10:00-13:00 tartean.
CEPA UROLAKOSTA HHIko ikastetxe hauetako batean egin daiteke: Azkoitia, Azpeitia, Zarautz edo Zumaia.
Klaseak otsailaren 2an hasiko dira, ohiko ordutegian.
CEPA Albisteak eta Agenda
Ikasturte berria
Aurtengo ikasturtea, aurrekoak bezala, ilusioz eta proiektuz beteta dator; irakasleek eta ikasleek partekatzen ditugunak. Poztu egin gara aurreko urteetako ikasle eta lankideak ikustean eta jakinminez eta adeitsu hartu ditugu berriak. Ongi etorriak guztiak! Hazi egin...
Albaola
Ekainaren 4ean GIIIko ikasleak Pasaiako Albaola Itsas Faktoriara bisita gidatua egin genuen. Bertan euskal baleontzien inguruko museoa ikusi genuen lehenengo eta ondoren itsasontziak nola egiten dituzten ikusteko aukera izan genuen arotz tailerrean. Azkenik, XVI....
Karmelo Etxegaray
Karmelo Etxegaray ikastetxeko umeak gurean egon eta hilabete luzera, maiatzaren 27an, egin diegu bisita. Eskuzabal hartu gaituzte, jakinminez eta jolasteko gogoz. Guk, ordainetan, magia jokuak eta zientzia-esperimentuak eraman ditugu. Ez da falta izan bertako...
CEPA Urola Kostako Helduen Hezkuntza Zentroa
Ongi etorri Urola Kosta HHIra!
Urola Kosta zentro publikoa da, doakoa eta Eusko Jaurlaritzaren menpekoa. Kalitatezko irakaskuntza osoa eskaintzen diegu 18 urtetik gorako ikasleei.
Urola Kosta HHIn 4 zentro ditugu: Zarautzen (nagusia), Azkoitian, Azpeitian eta Zumaian.
Oinarrizko mailatik Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu arteko prestakuntza eskaintzen dugu.
Beste ikastaro batzuetan ere parte hartu ahal izango duzu, hala nola euskara, gaztelania, ingelesa edo gaitasun digitala oinarrizko mailan.
Arreta pertsonalizatua izango duzu, zure ikasketak arrakastaz gainditzen lagunduko dizuna






