Iragarki-taula
– Matrikula epea: irailaren 1etik 26ra bitartean.
– Sarrera frogak behar duen ikaslearentzat ikasketa arautuetan: irailaren 3an, 10:00etan Zarautz eta Azpeitiko zentroetan.
– Irakasleok irailaren 1ean bilduko gara 9:30ean Zarauzko zentroan.
CEPA Albisteak eta Agenda
Ekain Berrin Historiaurrea sentitzen!
Eguraldia lagun GIIIko ikasle zein irakasleok gertu daukagun altxorra bisitatzeko aukera izan genuen abenduaren 4ean. Lili Jauregitik abiatuta, iritsi ginen Ekain Berrira. Bertan bisita gidatua egin genuen eta hainbat tailerretan parte hartu ere bai. Tailer horietan...
Chu Chuuuu! Goazen trenera!
Azaroaren 28an, Azkoitiko eta Azpeitiko EPAetako ikasle eta irakasleek Azpeitiko Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoa bisitatu genuen. Museoko gidak Urola trenaren historia azaldu zigun. Zumarraga eta Zumaia lotzen zituen trenak Urola ibaiaren ibilguari jarraituz...
Udal liburutegira bisita
Zein interesgarriak izan diren Azpeitiko liburutegira egin ditugun bisitak! GI, GII eta GIII mailako ikasleek Evak zein Maiderrek eskaini dizkiguten azalpen bikainak entzuteko eta gozatzeko aukera izan dute. Liburutegien bilakaerari buruzko hitzaldi labur bat eman...
CEPA Urola Kostako Helduen Hezkuntza Zentroa
Ongi etorri Urola Kosta HHIra!
Urola Kosta zentro publikoa da, doakoa eta Eusko Jaurlaritzaren menpekoa. Kalitatezko irakaskuntza osoa eskaintzen diegu 18 urtetik gorako ikasleei.
Urola Kosta HHIn 4 zentro ditugu: Zarautzen (nagusia), Azkoitian, Azpeitian eta Zumaian.
Oinarrizko mailatik Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu arteko prestakuntza eskaintzen dugu.
Beste ikastaro batzuetan ere parte hartu ahal izango duzu, hala nola euskara, gaztelania, ingelesa edo gaitasun digitala oinarrizko mailan.
Arreta pertsonalizatua izango duzu, zure ikasketak arrakastaz gainditzen lagunduko dizuna