Iragarki-taula
– Matrikula epea: irailaren 1etik 26ra bitartean.
– Sarrera frogak behar duen ikaslearentzat ikasketa arautuetan: irailaren 3an, 10:00etan Zarautz eta Azpeitiko zentroetan.
– Irakasleok irailaren 1ean bilduko gara 9:30ean Zarauzko zentroan.
CEPA Albisteak eta Agenda
San Martin, tilín tolón, tilín
Ohiturari eutsiz, azaroaren 11n, San Martin egunean, Azkoitiko ikasle eta irakasleak Azkoitiko San Martin baselizara joan ziren. Baselizara egindako bisitan aldarea, korua eta Arkeologia Museoa bisitatu genituen. Horrez gain, San Martinek eskaintzen dituen bista...
Somos más y más
Hemos comenzado el curso a finales de septiembre. El número de alumnos en las distintas escuelas este curso ronda los 300. El trabajo en común de alumnos y profesores hará posible alcanzar los intereses y objetivos de todos. ¡Bienvenidos!
Hazten ari den eskola
Irailaren bukaerarekin ekin diogu ikasturteari. 300 ikasle inguru etorri da gure ikastetxeetara, bakoitza bere interes eta asmoak dituela. Ahaleginak eta bi egingo ditugu horiek lortzen. Ongi etorriak guztiak!
CEPA Urola Kostako Helduen Hezkuntza Zentroa
Ongi etorri Urola Kosta HHIra!
Urola Kosta zentro publikoa da, doakoa eta Eusko Jaurlaritzaren menpekoa. Kalitatezko irakaskuntza osoa eskaintzen diegu 18 urtetik gorako ikasleei.
Urola Kosta HHIn 4 zentro ditugu: Zarautzen (nagusia), Azkoitian, Azpeitian eta Zumaian.
Oinarrizko mailatik Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu arteko prestakuntza eskaintzen dugu.
Beste ikastaro batzuetan ere parte hartu ahal izango duzu, hala nola euskara, gaztelania, ingelesa edo gaitasun digitala oinarrizko mailan.
Arreta pertsonalizatua izango duzu, zure ikasketak arrakastaz gainditzen lagunduko dizuna