Iragarki-taula
– Matrikula epea: irailaren 1etik 26ra bitartean.
– Sarrera frogak behar duen ikaslearentzat ikasketa arautuetan: irailaren 3an, 10:00etan Zarautz eta Azpeitiko zentroetan.
– Irakasleok irailaren 1ean bilduko gara 9:30ean Zarauzko zentroan.
CEPA Albisteak eta Agenda
Kontsumobide
Aurten ere gustura onartu dugu KONTSUMOBIDEren tailerren proposamena. Arlo hauekin lotutako gaiak aukeratu ditugu: Elikadura eta Internet. Ikasleek jakin-min handia erakutsi zuten eta azaroan egindako bi orduko tailerretan aktiboki parte hartu zuten. DIETA OREKATUA...
Lehen Sorospenak
Zer ikastaro ona izan genuen GIII taldeko ikasleok abenduaren 13an eta 14an! "Lehen sorospenak" ikastaroa Azpeitiko Udaltzaingoak antolatu eta eman zuen. Oso pozik geratu ginen ikastaroarekin, batez ere bere praktikotasunagatik eta Igorren gertutasunagatik, gure...
Astronomia irteera 2024/10/26
Urriaren 26an G3ko ikasleok STROM, Astronomia inklusiboa erakusketa bisitatu genuen Tabakaleran. 4. moduluko 3 ikaslek gidatu zuten bisita, eta astronomiako funtsezko kontzeptuak ulertzen lagundu zigun, hala nola unibertsoaren jatorria eta bilakaera. Azpeitiko eta...
CEPA Urola Kostako Helduen Hezkuntza Zentroa
Ongi etorri Urola Kosta HHIra!
Urola Kosta zentro publikoa da, doakoa eta Eusko Jaurlaritzaren menpekoa. Kalitatezko irakaskuntza osoa eskaintzen diegu 18 urtetik gorako ikasleei.
Urola Kosta HHIn 4 zentro ditugu: Zarautzen (nagusia), Azkoitian, Azpeitian eta Zumaian.
Oinarrizko mailatik Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu arteko prestakuntza eskaintzen dugu.
Beste ikastaro batzuetan ere parte hartu ahal izango duzu, hala nola euskara, gaztelania, ingelesa edo gaitasun digitala oinarrizko mailan.
Arreta pertsonalizatua izango duzu, zure ikasketak arrakastaz gainditzen lagunduko dizuna