Iragarki-taula
– 2026-2027 ikasturteko matrikula-epea zabalik izango da berriz irailaren 2tik 16ra. CEPA UROLAKOSTA HHIko edozein ikastetxetan eman ahal izango duzu izena- Azkoitia, Azpeitia, Zarautz edo Zumaia– ikasketeta hauetakoren batean:
- Hasierako ikaskuntzak
- DBH titulua
- Español
- Euskara
- Ingelesa
- Oinarrizko informatika
– Irakasleok Zarautzeko eskolan elkartuko gara irailaren 1ean goizeko 9:30ean.
CEPA Albisteak eta Agenda
Albaola
Ekainaren 4ean GIIIko ikasleak Pasaiako Albaola Itsas Faktoriara bisita gidatua egin genuen. Bertan euskal baleontzien inguruko museoa ikusi genuen lehenengo eta ondoren itsasontziak nola egiten dituzten ikusteko aukera izan genuen arotz tailerrean. Azkenik, XVI....
Karmelo Etxegaray
Karmelo Etxegaray ikastetxeko umeak gurean egon eta hilabete luzera, maiatzaren 27an, egin diegu bisita. Eskuzabal hartu gaituzte, jakinminez eta jolasteko gogoz. Guk, ordainetan, magia jokuak eta zientzia-esperimentuak eraman ditugu. Ez da falta izan bertako...
Loiolara bisita
Azpeitiko eta Azkoitiko ikasleek Loiola bisitatu genuen elkarrekin maiatzaren 29an. Jardinean hasi genuen txangoa, bertako eta kanpoko zuhaitzak bazeudela aipatuz. Ondoren, Basilikara igo ginen, eta elizaren babesa eta freskurapean bisita orokorra egin genuen. San...
CEPA Urola Kostako Helduen Hezkuntza Zentroa
Ongi etorri Urola Kosta HHIra!
Urola Kosta zentro publikoa da, doakoa eta Eusko Jaurlaritzaren menpekoa. Kalitatezko irakaskuntza osoa eskaintzen diegu 18 urtetik gorako ikasleei.
Urola Kosta HHIn 4 zentro ditugu: Zarautzen (nagusia), Azkoitian, Azpeitian eta Zumaian.
Oinarrizko mailatik Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu arteko prestakuntza eskaintzen dugu.
Beste ikastaro batzuetan ere parte hartu ahal izango duzu, hala nola euskara, gaztelania, ingelesa edo gaitasun digitala oinarrizko mailan.
Arreta pertsonalizatua izango duzu, zure ikasketak arrakastaz gainditzen lagunduko dizuna






