Eguraldia lagun GIIIko ikasle zein irakasleok gertu daukagun altxorra bisitatzeko aukera izan genuen abenduaren 4ean. Lili Jauregitik abiatuta, iritsi ginen Ekain Berrira.
Bertan bisita gidatua egin genuen eta hainbat tailerretan parte hartu ere bai. Tailer horietan sua nola egin eta garai hartako ehiza teknikak praktikan jartzeko aukera izan genuen.
Eskerrik beroenak bertako monitoreei, eman zizkiguten azalpen argi eta interesgarriengatik!