Hainbat leku eta herritako kulturetan murgiltzeko aukera izan genuen beste behin abenduaren 19an ospatu genuen festan. Handia izan zen nork bere herriko musikak, dantzak eta jakiak besteekin bizi eta gozatzeko gogoa. Guztien eskuzabaltasunak eta jaia elkarrekin ospatzearen pozak samurtu zuen hainbaten herrimina.


