943 130 013

Otsaileko hirugarren astea bereziki interesgarria izan da jaso ditugun Lehen Sorospeneko ikastaroei esker. Praktika asko izan dugu eta larrialdi egoeretan zer egin eta zer ez ikasi. Suteak, zorabioak, erorketak, istripuak… bezalako egoeretan nola jokatu behar den erakutsi digute.

Hiru jokabide hauek jarraitzearen garrantzia azpimarratu zuten:

  • Babestu larri dagoena eta babestu zeure burua, dagoena baino egoera okerragoa ez sortzeko.
  • Jakinarazi larrialdi zerbitzuei 112 telefonora deituz.
  • Zauritua lagundu.

Azpeitiko EPAn Igor Arbide udatzaingoak eman zituen ikastaroak hilaren 17an, 18an eta 19an eta Azkoitian, Ibon Erratzu Gurutze Gorriko boluntarioak otsailaren 18an. Eskerrik asko zure lankidetzagatik!