Martxoaren 12an Azkoitiko Lanbide Heziketako Azoka bisitatu genuen Azpeitiko III Mailako (M3/4) ikasleekin. Ikasle hauek EPAn ikasketak amaitu ostean erdi mailako edo batxilergoko titulua egin ahal izango dute laster, beraz, oso interesgarria izan zen beraientzat zalantzak argitu eta azokan egon ziren ikastetxeko arduradunengandik informazioa jaso ahal izatea.
