943 130 013

GIIIko ikasleek EPAn egindako ibilbidea partekatu zuten GIIko ikasleekin astelehenean, apirilaren 12an.
GIIko ikasleek interes handia erakutsi zuten eta galderak luzatu zizkieten, dudarik gabe, beraien erreferentea diren ikasleei.

Ekainean DBHko ziurtagiria lortuko duten emakume hauen testigantzak anitzak izan ziren; haien jatorria, motibazioa eta interesak desberdinak dira.
Hala ere, gauza asko dituzte komunean. Elkarri laguntzearen eta bidea elkarrekin egin izanaren ontasuna defendatzen dute, eta ikasten jarraitzeko nahiak batzen ditu.