Karmelo Etxegaray ikastetxeko umeak gurean egon eta hilabete luzera, maiatzaren 27an, egin diegu bisita.
Eskuzabal hartu gaituzte, jakinminez eta jolasteko gogoz. Guk, ordainetan, magia jokuak eta zientzia-esperimentuak eraman ditugu. Ez da falta izan bertako sukaldean maitasunez egindako goxoak dastatzeko aukera eta eskutxoetan hennaz sortutako marrazki txikiak.
Gogoz errepikatuko ditugu adin desberdinen arteko hartu-eman hauek, bai horixe!