Aurtengo ikasturtea, aurrekoak bezala, ilusioz eta proiektuz beteta dator; irakasleek eta ikasleek partekatzen ditugunak. Poztu egin gara aurreko urteetako ikasle eta lankideak ikustean eta jakinminez eta adeitsu hartu ditugu berriak. Ongi etorriak guztiak!
Hazi egin gara; 400 ikasle inguru gara guztira. Hazkunde horri esker, beste lau talde sortu dira: bat Zarautzen, bat Zumaian, bat Azkoitian eta bat Azpeitian.