Azaroaren 27an Zarauzko eta Azpeitiako GIII taldeko ikasleekin irteera polit bat egin genuen.
Zarautzen elkartu ginen eta bertan Iñurritzako biotopo babestua bisitatu genuen. Bertan ekosistemei buruz, eta bereziki dunei eta estuarioari buruz, gehiago ikasi genuen.
Ondoren, Molarrira igo ginen guztiok eta Gipuzkoako burdingintzaren istorian izan duen garrantzia ezagutu genuen. Gainera, irteera guztian zehar gidari lanetan gure ikasleak eta irakasleak aritu ziren.
Eguraldia lagun, arratsalde polita pasatu genuen.