943 130 013

Gure Azkoitiko taldeek bertako udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako ekimenean parte hartu zuten pasa zen azaroaren 18an.
Ekimen honekin, gure ikasleek herri mailan duten parte hartzea areagotzeaz gain, zientziaren inguruko ezagutza eta jakintza berriak barneratu zituzten.
Gainera, herriko beste ikastetxe bateko ikasleekin ere topo egin zuten bertan eta oso aberasgarria izan zen belaunaldi desberdinetako pertsonak, arlo berdinaren inguruan nola aritzen ziren ikustea. Hori gutxi balitz, gure ikasleen esanetan, etxean seme alabekin lantzeko eta berriz ere bisitatzeko aukera izan zuten hurrengo egunetan.

Honenbestez, irakasle taldearen ustetan, irteera aberasgarri eta positiboa izan zen eta horrelako gehiago egitea ere aurreikusten dugu.