943 130 013

Asteartean, abenduak 16an, GIII-ko ikasleok klase ezberdin bat egiteko zortea izan genuen. Dinamoa sormen gunea eta bertako kultur eskaintza ezagutu genituen. Gainera, gure lehenengo podcast-ak sortu genituen, haien egiturari, formatuei, rolei eta grabazio-ekipoaren erabilerari buruz zerbait ikasi ondoren.

Bi gai desberdin aukeratu genituen: “Zu ere migratzailea izan zintezke” eta “Ikasi, zertarako?”

Benetan esperientzia interesgarria izan zen, gustura errepikatuko genukeena.