943 130 013

Azkoitiko taldeak martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, landu zuen. Lehenengo, bideo bat ikusi genuen egun honen garrantzia azaltzen zuena eta emakume askok gizonen eskubide berdinak lortzeko egin duten borroka azaltzen zuena

Bideoa ikusi ondoren, lapbook batekin jarduera bat egin genuen. Lapbookean berdintasunari buruzko ideia garrantzitsuak idatzi genituen, historian garrantzitsuak izan diren emakumeei buruz eta pertsona guztiak berdin errespetatzearen garrantziari buruz. Gainera, marrazkiak eta azalpen txikiak gehitu genituen gaia hobeto ulertzeko.

Jarduera honen bidez martxoaren 8aren garrantzia hobeto ulertu genuen eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruz hausnartu genuen.