EPAko ikasleek eta irakasleek gogo handiz bizi izan dugu 2026ko Korrika.
Batzuk Zarauzko kaleetan batu ginen korrika zetoztenekin eta pozez zoratzen egin genuen aldarriz betetako korrikaldia. Azkoitikoek, berriz, harro eta eskuzabal hartu zituzten beraietako batzuen seme-alaben Korrika-txikia.
Halako ekimen erraldoiak euskaldunongan eragiten dituen sentimendu alai eta sutsuak bertatik bertara bizitzeko aukera paregabea izan dute ikasle batzuk. Beraien lehen aldia izan da eta ez da azkena izango!