943 130 013

Joan den astean, Azkoitiko eta Azpeitiko ikasleek Ekoetxea bisitatu genuen. Loiolara oinez joan ginen, euripean paseo polita eginez.

Ekoetxean, uraren tailerra bisitatu genuen, eta bertan uraren ziklo natural eta artifizialaren azalpenak entzun genituen. Ondoren, Igarako errota ikustera joan ginen. Han, ura nola erabiltzen den energia sortzeko eta artoa nola ehotzen den irina egiteko ikusi genuen.

Oso ondo pasa genuen; arratsalde interesgarria eta dibertigarria izan zen, euria egin arren.