Iragarki-taula
2026-2027 ikasturteko matrikula epea zabalik da dagoeneko, ekainaren 8tik 29ra egin dezakezu prestakuntza hauetakoren bat jaso nahi baduzu:
Hasierako ikaskuntzak
DBH titulua
Español
Euskara
Ingelesa
Oinarrizko informatika
CEPA UROLAKOSTA HHIko ikastetxe hauetako batean egin dezakezu matrikula: Azkoitia, Azpeitia, Zarautz edo Zumaia.
CEPA Albisteak eta Agenda
Antzerkia baino askoz gehiago!
Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastetxeko ikasleak izan genituen eskolan apirilaren 4an. Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako neska-mutikoek hiru antzerki eskeini zizkieten gure ikastetxeko GI eta GII ikasleei. Izugarri gozatu genuen guztiok euskaraz aurkeztutako obrak....
Bertan, Bilbo!
Apirilaren 30ean genuen zita Bilborekin eta Bilbok eguraldi ederrarekin hartu gintuen. San Mames paretik pasa eta ezin uko egin 26. atea igaro eta bertan den kafetegitik zelai erraldoiaren ikuspegiari. Euskalduna jauregia, Doña Casilda parkea eta Arte Ederren museotik...
Piezatik piezara, museoa mintzo
Martxoaren 19an, Zarauzko eta Azpeitiko III. graduko ikasleak Donostiako San Telmo museora joan ginen. Museoa ezagutzeko ezin aproposagoa den ZATOZ ZUGANA jarduera aukeratu genuen. Museoaren arkitektura anitzek eta gelaz gela ibilbidean zehar aztertu genituen piezek...
CEPA Urola Kostako Helduen Hezkuntza Zentroa
Ongi etorri Urola Kosta HHIra!
Urola Kosta zentro publikoa da, doakoa eta Eusko Jaurlaritzaren menpekoa. Kalitatezko irakaskuntza osoa eskaintzen diegu 18 urtetik gorako ikasleei.
Urola Kosta HHIn 4 zentro ditugu: Zarautzen (nagusia), Azkoitian, Azpeitian eta Zumaian.
Oinarrizko mailatik Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu arteko prestakuntza eskaintzen dugu.
Beste ikastaro batzuetan ere parte hartu ahal izango duzu, hala nola euskara, gaztelania, ingelesa edo gaitasun digitala oinarrizko mailan.
Arreta pertsonalizatua izango duzu, zure ikasketak arrakastaz gainditzen lagunduko dizuna






