943 130 013

Azaroaren 10ean, Azpeitiko eta Zarauzko II. eta III.graduko ikasleek Asun Casasola, Nagorre Laffageren ama, hartu zuten Azpeitiko Basazabal Jauregian. Helena Tabernak zuzendutako “Nagore” dokumentala ikusi genuen, Nagore Laffage erizaintzako ikaslearen heriotza bortitza kontatzen duena, Iruñeko Unibertsitate Klinikako psikiatria egoiliar baten eskuetan. Ekitaldi hunkigarria izan zen, non Asunek bere testigantza partekatu eta ikasleen galderak erantzun zituen.