Iragarki-taula
2. lauhilekoaren matrikula epea zabalik da dagoeneko. Data eta ordu hauetan egin daiteke:
Urtarrilaren 19-22 astean, arratsaldez, 15:00-20:00 tartean.
Urtarrilaren 26-30 astean, goizez, 10:00-13:00 tartean.
CEPA UROLAKOSTA HHIko ikastetxe hauetako batean egin daiteke: Azkoitia, Azpeitia, Zarautz edo Zumaia.
Klaseak otsailaren 2an hasiko dira, ohiko ordutegian.
CEPA Albisteak eta Agenda
Turisten pare Zumaian
Azaroaren 12an, asteazkenean, San Martineko uda txikia aprobetxatuz, herrian zehar ibili eta bertako eraikin ospetsu batzuk ezagutzeko aukera izan genuen. San Telmo Baselizatik Itzurun hondartzaren eta Flysch-aren bista zoragarriak gozatu genituen iritsi ginenok. Izan...
KZgunea, ikasteko leku bat baino gehiago
Aurten oso goiz hasi ginen KZgunean ikasleak prestatzen, bai Azpeitian eta baita Zarautzen ere. Arrazoi nagusia iaz Azpeitiko KZguneara lehen aldiz joan ziren ikasleek erakutsitako gogobetetasun maila izan da. Aurten, GIII-ko ikasleez gain, GI-ekoak joan dira lehen...
Kontsumobide
Azaroaren 6an Kontsumobidek eskainitako “ LO QUE LAS ETIQUETAS ESCONDEN” deituriko tailer batean parte hartu genuen. Saio honetan, etiketen azterketa egin genuen zein produkto kontsumitzen ari garen ondo jakiteko. Dastaketa txiki bat ere egin genuen. Oso gustura egon...
CEPA Urola Kostako Helduen Hezkuntza Zentroa
Ongi etorri Urola Kosta HHIra!
Urola Kosta zentro publikoa da, doakoa eta Eusko Jaurlaritzaren menpekoa. Kalitatezko irakaskuntza osoa eskaintzen diegu 18 urtetik gorako ikasleei.
Urola Kosta HHIn 4 zentro ditugu: Zarautzen (nagusia), Azkoitian, Azpeitian eta Zumaian.
Oinarrizko mailatik Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu arteko prestakuntza eskaintzen dugu.
Beste ikastaro batzuetan ere parte hartu ahal izango duzu, hala nola euskara, gaztelania, ingelesa edo gaitasun digitala oinarrizko mailan.
Arreta pertsonalizatua izango duzu, zure ikasketak arrakastaz gainditzen lagunduko dizuna






