Iragarki-taula
– 2026-2027 ikasturteko matrikula-epea zabalik izango da berriz irailaren 2tik 16ra. CEPA UROLAKOSTA HHIko edozein ikastetxetan eman ahal izango duzu izena- Azkoitia, Azpeitia, Zarautz edo Zumaia– ikasketeta hauetakoren batean:
- Hasierako ikaskuntzak
- DBH titulua
- Español
- Euskara
- Ingelesa
- Oinarrizko informatika
– Irakasleok Zarautzeko eskolan elkartuko gara irailaren 1ean goizeko 9:30ean.
CEPA Albisteak eta Agenda
2026ko Korrika
EPAko ikasleek eta irakasleek gogo handiz bizi izan dugu 2026ko Korrika. Batzuk Zarauzko kaleetan batu ginen korrika zetoztenekin eta pozez zoratzen egin genuen aldarriz betetako korrikaldia. Azkoitikoek, berriz, harro eta eskuzabal hartu zituzten beraietako batzuen...
Martxoak 8
Azkoitiko taldeak martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, lan egin zuen. Hasteko, egun hau zergatik den garrantzitsua eta zenbat emakumek borrokatu duten gizonek bezalako eskubide berdinak izateko azaltzen zuen bideo bat ikusi genuen. Bideoa ikusi ondoren,...
Azpeitiko Tren Museoa
Aurreko azaroaren 27an, Azkoitiko eta Azpeitiko M1 moduloko ikasleak Azpeitiko Tren Museoara joan ginen bisita egitera. Bertan, antzinako tren-txartela jaso ondoren, museoko gidari batekin instalazioetan zehar ibili ginen mota guztietako ibilgailuak ikusiz. Europako...
CEPA Urola Kostako Helduen Hezkuntza Zentroa
Ongi etorri Urola Kosta HHIra!
Urola Kosta zentro publikoa da, doakoa eta Eusko Jaurlaritzaren menpekoa. Kalitatezko irakaskuntza osoa eskaintzen diegu 18 urtetik gorako ikasleei.
Urola Kosta HHIn 4 zentro ditugu: Zarautzen (nagusia), Azkoitian, Azpeitian eta Zumaian.
Oinarrizko mailatik Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu arteko prestakuntza eskaintzen dugu.
Beste ikastaro batzuetan ere parte hartu ahal izango duzu, hala nola euskara, gaztelania, ingelesa edo gaitasun digitala oinarrizko mailan.
Arreta pertsonalizatua izango duzu, zure ikasketak arrakastaz gainditzen lagunduko dizuna






