943 130 013

Apirilak 28an Zarauzko historia ezagutzeko irteera bat egin genuen , GIII taldeko ikasleekin. Arratsalde hasieran, Arte eta Historia museoan izan ginen eta lehendabizi Santa Maria Parrokia bisitatzeko aukera izan genuen. Bertan dagoen kristalezko zorutik Burdin Arotik Erdi Arora arteko aztarna arkeologikoak ezagutu genituen. Ondoren museo barruan Nekropolia erakutsi eta azaldu ziguten, garai hartako bizitzan pixka bat murgilduz eta Zarauzko biztanleen egunerokoaz pixka bat ikasiaz.

Ondoren, ikasleekin Zarauzko Alde Zaharrean barneratu ahal izan ginen, guk sortutako ‘bisita gidatu’ batean. Ikasleek binaka, herriko monumentuak eta erakinak azaldu zizkiguten gainontzekoei.

Arratsalde oso interesgarria izan zen, Erdi Arotik gaur egun arteko Zarauzko historiari buruz pixkat bat gehiago ikasteko aukera izan genuelako.