Iragarki-taula
– 2026-2027 ikasturteko matrikula-epea zabalik izango da berriz irailaren 2tik 16ra. CEPA UROLAKOSTA HHIko edozein ikastetxetan eman ahal izango duzu izena- Azkoitia, Azpeitia, Zarautz edo Zumaia– ikasketeta hauetakoren batean:
- Hasierako ikaskuntzak
- DBH titulua
- Español
- Euskara
- Ingelesa
- Oinarrizko informatika
– Irakasleok Zarautzeko eskolan elkartuko gara irailaren 1ean goizeko 9:30ean.
CEPA Albisteak eta Agenda
Iñurritza – Mollarri
Azaroaren 27an Zarauzko eta Azpeitiako GIII taldeko ikasleekin irteera polit bat egin genuen. Zarautzen elkartu ginen eta bertan Iñurritzako biotopo babestua bisitatu genuen. Bertan ekosistemei buruz, eta bereziki dunei eta estuarioari buruz, gehiago ikasi genuen....
Liburutegira bisita
Azaroaren 18an Zarauzko liburutegia bisitatu genuen III. graduko ikasleekin. Liburutegiko antolaketa eta erabilera ezagutu genituen. Horrez gain, ikasleek bazkide txartela egiteko eta liburuak maileguan nola hartu ikasteko aukera ere izan zuten. Oso interesgarria izan...
Turisten pare Zumaian
Azaroaren 12an, asteazkenean, San Martineko uda txikia aprobetxatuz, herrian zehar ibili eta bertako eraikin ospetsu batzuk ezagutzeko aukera izan genuen. San Telmo Baselizatik Itzurun hondartzaren eta Flysch-aren bista zoragarriak gozatu genituen iritsi ginenok. Izan...
CEPA Urola Kostako Helduen Hezkuntza Zentroa
Ongi etorri Urola Kosta HHIra!
Urola Kosta zentro publikoa da, doakoa eta Eusko Jaurlaritzaren menpekoa. Kalitatezko irakaskuntza osoa eskaintzen diegu 18 urtetik gorako ikasleei.
Urola Kosta HHIn 4 zentro ditugu: Zarautzen (nagusia), Azkoitian, Azpeitian eta Zumaian.
Oinarrizko mailatik Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu arteko prestakuntza eskaintzen dugu.
Beste ikastaro batzuetan ere parte hartu ahal izango duzu, hala nola euskara, gaztelania, ingelesa edo gaitasun digitala oinarrizko mailan.
Arreta pertsonalizatua izango duzu, zure ikasketak arrakastaz gainditzen lagunduko dizuna






