943 130 013

Hirugarren urtez jarraian jaso dugun Lehen Sorospenak ikastaroak zorabioak, bihotzekoak edo hemorragiak bezalako egoeretan jarduteko jarraibideak eskaini dizkigu.

Ikasleek interes handia erakutsi zuten, eta saioak oso baloratzen ditugu. Azalpenak argiak izan ziren, eta bereziki atal praktikoa gustatu zitzaigun, material oso erakargarriekin lagunduta baitzegoen.
Ikastaro honen bidez, larrialdi ohikoenetan laguntzearen garrantziaz ohartu gara eta gure esku-hartzea zuzena izan dadin modu horretan nola egin ikasi dugu.

Azpeitian eta Zumaian, ikastaroa Udaltzaingoak eman zuen; Azkoitian, Gurutze Gorriak; eta Zarautzen, DYAk.
Eskerrik beroenak guztiei eskolarekin lankidetzan aritzeko erakutsi duten prestutasunagatik.