Joan den azaroaren 18an, asteazken arratsaldean, Zarauzko Udal Liburutegira eta Photomuseumera irteera egin genuen. Oso arratsalde atsegina izan zen guztiontzat, espazio eta esperientzia berriez gozatzeko aukera izan baikenuen. Bisita hauei esker, gauza berriak ezagutzeko eta elkarrekin ikasteko aukera izaten dugu. Izan ere, irteera bakoitzetik beti ikasten dugu zerbait berria. Zalantzarik gabe, gogoratzeko moduko arratsaldea izan zen!