Azaroaren 12an, asteazkenean, San Martineko uda txikia aprobetxatuz, herrian zehar ibili eta bertako eraikin ospetsu batzuk ezagutzeko aukera izan genuen.
San Telmo Baselizatik Itzurun hondartzaren eta Flysch-aren bista zoragarriak gozatu genituen iritsi ginenok. Izan ere, aldapa handia eta eraman nahi gintuen haizea oztopo izan zen batzuentzat. Bakoitzak bere neurrira gozatu zuen, bai horixe!