Urteari amaiera emateko, egun ederra ospatu genuen Urola Kosta HHIko lau ikastetxeetan.
Musika bikaina izan genuen, txoko eta tailer ugari, dantzak eta, nola ez, jateko gozoa. Giro paregabean, komunitate osoa elkartu zen ospakizun berezi honetan.
Mila esker irakasle eta ikasleei, horrelako festak posible egiteagatik; izan ere, horrelako ekimenek guztiok batzen gaituzte eta gure arteko loturak sendotzen dituzte.