Ekainaren 2an Azkoitiko ikasleak hartu genituen Azpeitian. GII eta GIII-koen testigantzak entzutera etorri ziren baina ez ziren esku hutsik etorri, askotariko testigantzak eskaini zizkiguten beraiek ere.
Elkar ezagutzeko aukera izan genuen; batzuek eta besteek eskolan direnetik bizi izan dituzten beldurrak, ilusioak eta lorpenak partekatzeko abagunea izan zen.
Ongi etorriak komunitatea egiteko eta ikasten jarraitzeko akuilu diren ekimenak!