Maiatzaren 21eko ostegunean, eguraldiaren iragarpena ona zenez, Arritokietako Ermitara igo ginen; bertan dago Zumaiako zaindaria. Hemendik Zumaiaren gaineko bistak bikainak dira.
Jaitsieran, San Jose komentuko lorategi berrietan sartu ginen eta eraikina bisitatu genuen; gaur egun Musika Eskola bezala erabiltzen dena.
Amaitzeko, Udal Liburutegiko solairu desberdinak bisitatu genituen, eta ondoren merezitako atsedenaldia hartu genuen itzalean, kafea eta pastatxoekin.