943 130 013

2026ko abuztuaren 12ko iluntzean, eguzki-eklipse osoa ikusi ahal izango da Iberiar penintsulan. 114 urte igaro dira era honetako eklipsea azkenengoz ikusi ahal izan genuenetik .

Hain ezohikoa den fenomeno horren gertutasunak bultzatuta, Eduardo Zabala biologiako irakaslea eta astronomiaren maitalea gonbidatu dugu eskolara.

Bere azalpenekin eklipseak zer diren ikasi dugu, baita ere eguzki-eklipsea eta ilargi-eklipsea zergatik ematen diren eta eklipse osoak, partzialak eta eraztun itxurakoak bereizten. Orain badakigu oso arrunta ez den hurrengo eklipsea, abuztuaren 12koa, nondik ikusi ahal izango dugun.

Eduardok aise bete zuen bere helburua, eguzki eklipse osoaz gozatzera animatu gintuen eta gure begien osasuna zaintzeko betaurreko homologatuak jantzita egitea erregutu.