Egun zoragarria igaro genuen Azpeitia eta Zarauzko GIIIko ikasle eta irakasleok! Lehenik eta behin, Erriberako merkatua bisitatuko dugu. Alde Zaharreko Plaza Berrian bazkari txiki bat egin genuen eta jarraian Guggenheimera abiatu ginen. Aurretik, Arriaga Antzokia, Udaletxea eta Calatraba Zubia (Zubizuri) ikusi behar dira. Zein ederrak diren eraikin hauek!!
Gure hurrengo geltokia Guggenheim izan zen. Bertan zuzenean ikusi ahal izan genituen Azpeitiko ikasleek aurretik prestatu zituzten aurkezpenak eta lanak: Instalazioa Bilborako , Jenny Holzerren eskutik; Vascular , June Cresporena; Mama , Louise Bourgeoisena; Denboraren materia , Richard Serrarena… besteak beste. Gure ikasleen azalpenak oso onak izan ziren eta, noski, Guggenheim eraikina bera ederra zen. Berriro itzultzeko gogotsu gaude. Noiz izango da?