Azaroaren 28an, Azkoitiko eta Azpeitiko EPAetako ikasle eta irakasleek Azpeitiko Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoa bisitatu genuen.
Museoko gidak Urola trenaren historia azaldu zigun. Zumarraga eta Zumaia lotzen zituen trenak Urola ibaiaren ibilguari jarraituz egiten zuen bere ibilbidea, hortik hartu du Urola trena izena.
Horrez gain, merkantzien eta bidaiarien garraioaren bilakaera izugarria atzemateko aukera izan genuen; garai ezberdinetako ibilgailu mordoa erakutsi zizkiguten: lurrun lokomotorak , elektrikoak eta dieselak, bagoiak, trenak, tranbiak, trolebusak…
Trenak konpontzeko tailerrean liluraz ikusi genuen motor bakar batek nola mugitzen zituen tailerreko makina guztiak polea eta uhal sistema konplexua erabilita.
Denboran atzera eraman gintuen bidaia interesgarria benetan!