943 130 013

Alexek, Gurutze Gorriko langileak, lehen sorospenei buruzko formazio saio bat eskaini digu Gurutze Gorriaren “Ikasi bizitzak salbatzen” programaren baitan, prestakuntza egokiaren garrantziaz sentsibilizatzeko helburuarekin. Oso informazio baliotsua eman zuen larrialdi batean jarraitu beharreko pausoei buruz: bihotzekoak, zorabioak, itotzea… Horrez gain, simulazioetarako ekarritako tamaina naturaleko panpinekin ikasitako guztia praktikan jarri ahal izan dugu.