943 130 013

Apirilaren 22an, Zumaia-ko ikasleok autobusez irteera bat egin genuen Balenciaga museora. Bisita baino lehen, Getariako leku esanguratsuenetako batzuk ezagutzeko aprobetxatu genuen; hala nola alde zaharra, eliza eta Elkano monumentua. Argazki ederrak atera genituen bertan.

Ordua iritsi zenean museora joan ginen, eta han bisita gidatua izan genuen Daria gidari errusiar atseginarekin. Hark areto desberdinak erakutsi zizkigun eta guztia bikain azaldu zigun. Gainera, une oro prest egon zen genituen zalantza guztiak argitzeko.

Bisita amaitzean, kafetegi batera joan ginen eta gure artean gaztelania praktikatzeko aukera izan genuen.

Oso esperientzia interesgarria eta aberasgarria izan zen.