Maiatzaren 11an eguraldi iragarpenei ez ikusiarena egin eta Zumaiara joateko ausardia izan genuen eta bai asmatu ere!
San Telmora iritsi eta bertan, DBHko azken moduluan diren Zarautz eta Azkoitia ikastetxeetako 3 ikaslek hainbat azalpen eman zizkiguten Flysharen inguruan. Zer den, noiz sortu zen, zein eraldaketa izan dituen eta zergatik erakartzen dituen mundu osoko zientzialariak.
Algorriko hondartzan ulertu genuen Flyshak azken milioika urteko klima-, geologia- eta biologia-aldaketak zehatz erregistratzen dituela; entzundakoen artean bitxia benetan duela 65 milioi urteko desagertze masiboa!