Ekainaren 4ean GIIIko ikasleak Pasaiako Albaola Itsas Faktoriara bisita gidatua egin genuen. Bertan euskal baleontzien inguruko museoa ikusi genuen lehenengo eta ondoren itsasontziak nola egiten dituzten ikusteko aukera izan genuen arotz tailerrean. Azkenik, XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika ikusgarria eta burdinola bisitatu genituen.
Irteera amaitzeko, Pasai San Pedrotik Donibanera pasa ginen txalupan. Primeran!