Aurreko azaroaren 27an, Azkoitiko eta Azpeitiko M1 moduloko ikasleak Azpeitiko Tren Museoara joan ginen bisita egitera. Bertan, antzinako tren-txartela jaso ondoren, museoko gidari batekin instalazioetan zehar ibili ginen mota guztietako ibilgailuak ikusiz.
Europako trenbide bildumarik hoberenetariko bat dauka museo honek. Era berean, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharra ikusteko aukera ere izan genuen. Aparteko gidariekin oso esperientzia hezigarria eta atsegina izan zen.