943 130 013

ALBISTEAK

Kulturarteko jaialdia

Kulturarteko jaialdia

Urteari amaiera emateko, egun ederra ospatu genuen Urola Kosta HHIko lau ikastetxeetan.Musika bikaina izan genuen, txoko eta tailer ugari, dantzak eta, nola ez, jateko gozoa. Giro paregabean, komunitate osoa elkartu zen ospakizun berezi honetan. Mila esker irakasle...

Gure lehen podcasta

Gure lehen podcasta

Asteartean, abenduak 16an, GIII-ko ikasleok klase ezberdin bat egiteko zortea izan genuen. Dinamoa sormen gunea eta bertako kultur eskaintza ezagutu genituen. Gainera, gure lehenengo podcast-ak sortu genituen, haien egiturari, formatuei, rolei eta grabazio-ekipoaren...

Iñurritza – Mollarri

Iñurritza – Mollarri

Azaroaren 27an Zarauzko eta Azpeitiako GIII taldeko ikasleekin irteera polit bat egin genuen. Zarautzen elkartu ginen eta bertan Iñurritzako biotopo babestua bisitatu genuen. Bertan ekosistemei buruz, eta bereziki dunei eta estuarioari buruz, gehiago ikasi genuen....

Liburutegira bisita

Liburutegira bisita

Azaroaren 18an Zarauzko liburutegia bisitatu genuen III. graduko ikasleekin. Liburutegiko antolaketa eta erabilera ezagutu genituen. Horrez gain, ikasleek bazkide txartela egiteko eta liburuak maileguan nola hartu ikasteko aukera ere izan zuten. Oso interesgarria izan...

Turisten pare Zumaian

Turisten pare Zumaian

Azaroaren 12an, asteazkenean, San Martineko uda txikia aprobetxatuz, herrian zehar ibili eta bertako eraikin ospetsu batzuk ezagutzeko aukera izan genuen. San Telmo Baselizatik Itzurun hondartzaren eta Flysch-aren bista zoragarriak gozatu genituen iritsi ginenok. Izan...

KZgunea, ikasteko leku bat baino gehiago

KZgunea, ikasteko leku bat baino gehiago

Aurten oso goiz hasi ginen KZgunean ikasleak prestatzen, bai Azpeitian eta baita Zarautzen ere. Arrazoi nagusia iaz Azpeitiko KZguneara lehen aldiz joan ziren ikasleek erakutsitako gogobetetasun maila izan da. Aurten, GIII-ko ikasleez gain, GI-ekoak joan dira lehen...

Kontsumobide

Kontsumobide

Azaroaren 6an Kontsumobidek eskainitako “ LO QUE LAS ETIQUETAS ESCONDEN” deituriko tailer batean parte hartu genuen. Saio honetan, etiketen azterketa egin genuen zein produkto kontsumitzen ari garen ondo jakiteko. Dastaketa txiki bat ere egin genuen. Oso gustura egon...

San Martin

San Martin

Azkoitiko ikasleek San Martin bisitatu zuten herriko ohiturak jarraitzeko asmotan. Bisitan, museoa ikusi eta kanpaia jo zuten. Merienda egin ondoren, hainbat jolas egin zituzten, oso ondo pasatuz. Egun dibertigarria eta esperientzia politak bizi zituzten.

Asun Casasola

Asun Casasola

Azaroaren 10ean, Azpeitiko eta Zarauzko II. eta III.graduko ikasleek Asun Casasola, Nagorre Laffageren ama, hartu zuten Azpeitiko Basazabal Jauregian. Helena Tabernak zuzendutako "Nagore" dokumentala ikusi genuen, Nagore Laffage erizaintzako ikaslearen heriotza...

Orientazioa Azkoitian

Orientazioa Azkoitian

Irteeran orientazio proba bat egin genuen Azkoitiko herrian. Herriko mapa erabiliz, puntu ezberdinak bilatu eta ibilbidean zehar hainbat atal edo froga bete behar izan genituen. Jardueran zehar orientatzen, taldean lan egiten eta ingurunea hobeto ezagutzen ikasi...

Ikasturte berria

Ikasturte berria

Aurtengo ikasturtea, aurrekoak bezala, ilusioz eta proiektuz beteta dator; irakasleek eta ikasleek partekatzen ditugunak. Poztu egin gara aurreko urteetako ikasle eta lankideak ikustean eta jakinminez eta adeitsu hartu ditugu berriak. Ongi etorriak guztiak! Hazi egin...

Albaola

Albaola

Ekainaren 4ean GIIIko ikasleak Pasaiako Albaola Itsas Faktoriara bisita gidatua egin genuen. Bertan euskal baleontzien inguruko museoa ikusi genuen lehenengo eta ondoren itsasontziak nola egiten dituzten ikusteko aukera izan genuen arotz tailerrean. Azkenik, XVI....

Karmelo Etxegaray

Karmelo Etxegaray

Karmelo Etxegaray ikastetxeko umeak gurean egon eta hilabete luzera, maiatzaren 27an, egin diegu bisita. Eskuzabal hartu gaituzte, jakinminez eta jolasteko gogoz. Guk, ordainetan, magia jokuak eta zientzia-esperimentuak eraman ditugu. Ez da falta izan bertako...

Loiolara bisita

Loiolara bisita

Azpeitiko eta Azkoitiko ikasleek Loiola bisitatu genuen elkarrekin maiatzaren 29an. Jardinean hasi genuen txangoa, bertako eta kanpoko zuhaitzak bazeudela aipatuz. Ondoren, Basilikara igo ginen, eta elizaren babesa eta freskurapean bisita orokorra egin genuen. San...

EPAesperientziak

EPAesperientziak

GIIIko ikasleek EPAn egindako ibilbidea partekatu zuten GIIko ikasleekin astelehenean, apirilaren 12an.GIIko ikasleek interes handia erakutsi zuten eta galderak luzatu zizkieten, dudarik gabe, beraien erreferentea diren ikasleei. Ekainean DBHko ziurtagiria lortuko...

Antzerkia baino askoz gehiago!

Antzerkia baino askoz gehiago!

Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastetxeko ikasleak izan genituen eskolan apirilaren 4an. Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako neska-mutikoek hiru antzerki eskeini zizkieten gure ikastetxeko GI eta GII ikasleei. Izugarri gozatu genuen guztiok euskaraz aurkeztutako obrak....

Bertan, Bilbo!

Bertan, Bilbo!

Apirilaren 30ean genuen zita Bilborekin eta Bilbok eguraldi ederrarekin hartu gintuen. San Mames paretik pasa eta ezin uko egin 26. atea igaro eta bertan den kafetegitik zelai erraldoiaren ikuspegiari. Euskalduna jauregia, Doña Casilda parkea eta Arte Ederren museotik...

Piezatik piezara, museoa mintzo

Piezatik piezara, museoa mintzo

Martxoaren 19an, Zarauzko eta Azpeitiko III. graduko ikasleak Donostiako San Telmo museora joan ginen. Museoa ezagutzeko ezin aproposagoa den ZATOZ ZUGANA jarduera aukeratu genuen. Museoaren arkitektura anitzek eta gelaz gela ibilbidean zehar aztertu genituen piezek...

Azkoitiko Lanbide Heziketaren Azoka

Azkoitiko Lanbide Heziketaren Azoka

Martxoaren 12an Azkoitiko Lanbide Heziketako Azoka bisitatu genuen Azpeitiko III Mailako (M3/4) ikasleekin. Ikasle hauek EPAn ikasketak amaitu ostean erdi mailako edo batxilergoko titulua egin ahal izango dute laster, beraz, oso interesgarria izan zen beraientzat...

Martxoak 8

Martxoak 8

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, M3/M4 taldeko ikasleek prestatutako aurkezpenaz gozatu ahal izan dugu gaur. Lan honetan egunaren zergatiaz gain historian zehar esparru desberdineko hainbat emakumeren ekarpenak ezagutu ditugu eta haienganako gure...

Informa zaitez telefonoz edo etorri gure zentroetara

CEPA AZKOITIA

Telefonoa: 943 85 03 99
Posta elektronikoa: zuzendaritza@urolakostahhi.net

CEPA AZPEITIA

Telefonoa: 943 81 22 03
Posta elektronikoa: zuzendaritza@urolakostahhi.net

CEPA ZARAUTZ

Telefonoa: 943 13 00 13
Posta elektronikoa: zuzendaritza@urolakostahhi.net

CEPA ZUMAIA

Telefonoa: 943 14 31 27
Posta elektronikoa: zuzendaritza@urolakostahhi.net